Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

180. zenbakia Data 2010-09-20 82 orria

7 Udal Administrazioa

ERRENTERIAKO UDALA
Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluaren Erregelamendua Behin Betiko Onartzea.

ERRENTERIAKO UDALA

Gizarte Zerbitzuak

Iragarkia

Errenteriako Berdintasunerako Kon­tseiluaren Erregelamen­duaren hasierako onarpenaren aurkako erreklamazio edo iradokizunik egon ez denez, Toki Erregimeneko Oinarriak Arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49. artikuluaren c) azpiatalaren azken paragrafoan zehaztutakoaren arabera, zeinari apirilaren 21eko 11/1999 Legeak gehigarri ­batzuk eran­tsi dizkion, Udalba­tzak hartutako hasierako onarpena, orain behin-betiko bilakatu da. Hori horrela Toki Erregimeneko Oinarriak Arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70-2 artikuluan aurreikusitakoa bete­tze­arren, onartutako Erregelamendua horren testu oso-osoa argitara­tzen da eta argitara­tzen denetik 15 lanegunera sartuko dela indarrean adierazten da.

Erabaki hori argitara­tzen dut aipatu erabakiak arduralari­tza­bideak ahi­tzen dituela adieraziz eta erabaki horren aurka iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den hurrengo egunetik eta bi hilabeteko epean Euskal Herriko Auzitegi Gorenean Arduralari­tza-Auzipideetatikako Errekur­tsoa jarri ahal izango duzu, horrek egoki deri­tza­zun beste edozein errekur­tso jar­tzeko aukera eragozten ez dizularik.

Errenteria, 2010eko irailaren 15a.—Juan Carlos Merino Gonzalez, Alkate-Lehendakaria.          (10578)

ERRENTERIAKO BERDINTASUNERAKO KON­TSEILUA

ERREGELAMENDUA

1. artikulua.  Izaera.

1.    Errenteriako Berdintasunerako Kon­tseilua parte-har­tzean oinarritutako organoa da eta Udalak eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egin nahi duten herritar, talde nahiz elkarteek osa­tzen dute.           

2.    Errenteriako Berdintasunerako Kon­tseiluaren ardura izango da Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Planaren (2008-2012) garapena berma­tzea, eta Udalari aukera-berdintasuna susta­tzeko aholku ematea.      

3.    Kon­tseiluaren ekarpena erabakigarria izango da Berdintasun Planaren garapenarekin zerikusia duten gaietan eta, orokorrean, berdintasunaren inguruko jardueran.

4.    Kon­tseiluak egindako proposamen eta ekarpenak Udalaren behin betiko erabakian kontuan har­tzen ez badira, Udalak arrazoiak eman beharko ditu.     

2. artikulua.  Helburuak.

Errenteriako Berdintasunerako Kon­tseiluaren helburuak honakoak dira:

a)    Gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egin nahi duten per­tso­nen eta eragile sozialen sarea sor­tzea

b)    Emakumeen parte-har­tzea, ahaldun­tzea eta protagonismoa bul­tza­tzea.

c)    Berdintasunarekin lotutako gaien inguruan hausnarketa egitea eta elkarlanerako adostasun-puntuak bila­tzea.

d)    Udalaren eta herritarren arteko elkarrizketa bidera­tzea.   

e)    Udalerriko Berdintasun Planaren garapena berma­tzea.    

f)    Berdintasun Arloaren jarduera bidera­tzen lagun­tzea (jarduera bidera­tzeko proposamenak/ekarpenak egitea).

g)    Aukera-berdintasuna bul­tza­tzeko ideia berri­tzaileak susta­tzea.

h)    Udal-politiketan genero-ikuspegia bul­tza­tzea.      

i)    Aukera-berdintasunaren aldeko hainbat ekimen susta­tzea udalerri mailan.

3. artikulua.  Osaera.

Errenteriako Berdintasunerako Kon­tseiluan, eskubide osoz, parte hartuko dute:

a)    Arloko arduradun politikoak, lehendakariaren fun­tzioak betez.

b)    Arloko teknikariak, idazkariaren fun­tzioak betez. 

c)    Errenterian jarduten duten eta Eusko Jaurlari­tzako Elkarteen Erregistroan izena emanda duten elkarteetako ordezkari banak, baldin eta           

— Emakumeen elkarte nahiz taldeak badira.

— Aukera-berdintasunaren alde lan egiten duten elkarte nahiz taldeak badira.

— Eguneroko jardueran, aukera-berdintasuna susta­tzen duten elkarte nahiz taldeak badira.

d)    Modu per­tso­nalean parte hartu nahi duten per­tsona fisikoak, berdintasunaren inguruan sen­tsi­bilitate berezia dutenak eta/edo gaiarekin erlazionatutako ekin­tzak gara­tzen dituztenak.

e)    Lehendakariaz eta idazkariaz gain, Lehendakari­tza kon­tseilu-kide batek ere osatuko du. Kon­tseilu-kide hori Kon­tseilua osa­tzen duten kideen artean aukeratuko da (elkarte bateko partaidea edo modu per­tso­nalean parte hartu nahi duen per­tsona) eta Kon­tseiluko Ordezkariaren fun­tzioak beteko ditu. Haren izendapena urtez urte egingo da Kon­tseiluan, kon­tsen­tsu bidez edo gehiengo sinplearen bidez.

4. artikulua.  Eginkizunak eta ardurak.

Errenteriako Berdintasunerako Kon­tseiluaren Lehendakari­tza osa­tzen duten per­tso­nen arteko eginkizunen eta arduren banaketa, ondorengo lerroetan zehazten da:

a)    Kon­tseiluko lehendakariak honako fun­tzioak izango ditu:

— Kon­tseiluaren ordezkari izan udalerrian.

— Kon­tseiluaren bileren deialdiak egin eta bilerak gidatu.

— Partaideen alta nahiz baja eman, Kon­tseiluak proposatu duelako edo hala erabaki duelako.

— Kon­tseiluaren proposamenak aurkeztu eta defendatu dagokion ­Batzorde Politikoan.

— Kon­tseiluaren proposamenen garapenaren berri eman dagokion ­Batzorde Politikoan.

b)    Kon­tseiluko idazkariak honako fun­tzioak izango ditu:       

— Bileretako deialdiak prestatu eta bidali.

— Bileretako akta egin.

— Bileretan gaiak azter­tzeko eta erabakiak har­tzeko behar den dokumentazioa eta informazioa bidali.

— Eztabaidak gidatu eta bideratu, beharrezkoa denean, bere iri­tzia adieraziz.

— Kon­tseiluaren proposamenak aurkeztu eta defendatu dagokion ­Batzorde Politikoan, gaiak edo egoerak hala eska­tzen duenean.

c)    Kon­tseiluko ordezkariak honako fun­tzioak izango ditu:

— Kon­tseiluaren ordezkari izan udalerrian, lehendakariak fun­tzio hori bete ezin duenean edo Kon­tseiluak fun­tzio hori bi ordezkariek bete behar dutela erabaki­tzen duenean.

— Kon­tseiluaren bileren deialdiak egin eta bilerak gidatu, lehendakariak fun­tzio hori bete ezin duenean.

— Bileretako deialdiak prestatu eta bidali, idazkariak fun­tzio hori bete ezin duenean.

— Bileretako akta egin, idazkariak fun­tzio hori bete ezin duenean.

— Eztabaidak gidatu eta bideratu beharrezkoa denean edo lehendakariak fun­tzio hori bete ezin duenean.

— Kon­tseiluaren proposamenak aurkeztu eta defendatu dagokion ­Batzorde Politikoan, gaiak edo egoerak hala eska­tzen duenean.

d)    Kon­tseilua osa­tzen duten kideek honako ardura izango dute:

— Arautegia onartu eta bete.

— Talde nahiz elkarteari Kon­tseiluko bileratan hitz egindakoa 9elarais, talde nahiz elkartearen izenean parte har­tzen duten kideen kasuan.

— Bileretan aktiboki parte hartu.

— Bileretan hartutako konpromisoak bete.

5. artikulua.  Kon­tseiluaren fun­tzionamendua.

a)    Kon­tseiluak, ­gutxienez, 4 bilera egingo ditu urtean:

— Lehenengoa, Udal Berdintasun Planaren urteko plangin­tza lan­tzeko.

— Bigarrena, ordura arte egindako lanari eta egiteke gera­tzen denari segimendua egiten eta hobe­tze-proposamenak jaso­tzeko.

— Hirugarrena, hurrengo urterako kudeaketa-plana eta honi dagokion aurrekontua antolatu eta planifika­tzen hasteko (sailez sail adostua).

— Laugarrena, urteko jardueraren balan­tzea egin eta datorren urterako jarduera-proposamena nola geratu den azter­tzeko (ekin­tza-plana eta aurrekontua).

b)    Ohiko bilerez gain, ez-ohiko bilerak egin ahal izango dira, lehendakariak hala erabaki­tzen duenean edota Kon­tseilua osa­tzen duten kideen herenak eskatuta.       

c)    Lehendakari­tza­ren ardura izango da bileren deialdiak egitea, bai ohiko bilerena baita ez-ohikoena ere.        

d)    Ohiko bileren eta ez-ohiko bileren deialdiak ida­tziz egingo dira, bilera-eguna baino ­gutxienez zazpi egun natural lehenago.

e)    Bilerak egin eta erabakiak hartu ahal izateko, Kon­tseilua era­tzen duten kideen erdiak gehi batek egon behar dute, lehendakariaren eta idazkariaren (edo horien ordezkoen)    asisten­tzia derrigorrezkoa izanik.         

f)    Erabakiak aho batez hartuko dira eta, hala ezin denean, gehiengo sinplearen bidez

g)    Bilera bakoi­tza­ren akta jasoko da eta bertan bileran egon direnen izenak, hasiera- eta amaiera-ordua, landutako gaiak eta hartutako erabakiak jasoko dira. Beharrezkoa den kasuetan, bozketen emai­tzak ere jasoko dira.

h)    Kon­tseiluak organo honen inguruko erabakiak har­tzen dituenean (antolaketa, fun­tzionamendua, etab., beti ere, dokumentu honetan jasotakoak errespeta­tzen badira eta hemen jasotakoen osagarri badira, erabaki horiek aparteko dokumentu batean jasoko dira eta dokumentu hori barne-arautegi modura erabiliko da.

i)    Bileretan Kon­tseilua osa­tzen duten kide guztiek izango dute hitz egiteko eta erabakian parte har­tzeko eskubidea.

j)    Kon­tseiluko kideen parte-har­tzea per­tso­nala eta transferiezina izango da. Talde nahiz elkarte baten izenean parte har­tzen duten kideek ordezkoa izendatu ahal izango dute.

6. artikulua.  Kon­tseilu-kide bilakatu edo izateari ­utzi.     

a)    3. artikuluan (Kon­tseiluaren osaerari buruzkoa) zerrendatutako talde nahiz elkarteek Kon­tseiluan parte har­tzeko eskaera egin beharko dute, eskaera-orria betez.

b)    Modu per­tso­nalean parte hartu nahi duten per­tsona fisikoek parte har­tzeko eskaera egin beharko dute, eskaera-orria betez.

c)    Datuak aldatuz gero, Kon­tseiluko idazkariari jakinarazi beharko zaio.

d)    Kon­tseilu-kide izateari ­utziko zaio, honako kasuetan:        

— Partaideak hala eska­tzen badu.

— Talde nahiz elkartea desegiten bada.

— Kon­tseilu-kideen ustez, 3. eta 4. artikuluetan partaideei eska­tzen zaizkien baldin­tze­tako bat ere bete­tzen ez bada.